Ongi ESEC Erasmus + proiektura

Ongi etorri ERASMUS + “Europar Hiritartasunerako Ikasleak Trebatzen” (EHIT) proiektuaren web orrialdera. Web gune honek bi funtzio betetzen ditu: alde batetik Europa guztira proiektuari buruzko informazioa ematea eta zabaltzea; izan ere, Bigarren Hezkuntzako eskola guztietarako baliagarria izango da proiektu hau, Suediatik Txipreraino eta Estoniatik Portugaleraino.     

ERASMUS + proiektua Europako Komisioak ahalbidetu duenez, partaide guztien izenean estatu kide guztiek proiektuari emandako diru-laguntza eskertu nahiko nuke. Egundokoa da Europar Batasunaren parte izatea eta hezkuntza kontzeptu berritzaileak garatzeko diru laguntzak eskuratzea, bai ikasle bai irakasleentzat.

Gure proiektuarekin erlazionaturiko dokumentu guztiak eskuragarri egongo dira eta Europar Batasuneko irakasle eta erakundeekin partekatuko dira Produktu Intelektual gisa. Produktu Intelektual horiek XXI. mendeko trebetasun sozial, egungo Europako balore, ikerketa zientifiko, Ikaskuntza Profesionalen Elkarte (PLC) eta web gune on line honetan oinarrituko dira.
    
Europar Batasuneko kide guztiak produktu hauek erabiltzera gonbidatzen ditugu. Irakasle guztiekin partekatu nahiko genituzke, Errusiatik Marokoraino eta Islandiatik Azerbaijan eta Ekialde Ertaineraino. Guztioi gure web gunea bisitatu eta dokumentu iradokitzaileenak erabiltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. 

Galderarik izan ezean arazorik gabe gurekin kontaktuan jarri! Kontuan izan proiektuaren emaitzen aurkezpenari buruzko hitzaldia 2017an izango dela!

Gora ERASMUS +!!

André VAN DER BLOM  MEd
Program Manager ERASMUS+
SCOL – Bonaventuracollege
Leiden
The Netherlands 

Europar Hiritartasunerako Ikasleak Trebatzen

Eskolek bere ikasleak etengabe aldatzen ari den mundu globalerako hezi eta prestatzen dituzte, mugak lausotzen eta sareak biderkatzen diren mundu horretan. “Mundu global” horrek erronka berriei aurre egin behar die: aldatzen diren gizarteak, elkarrengandik urruntzen diren kulturak, desberdintasun ekonomikoak kontinenteetan eta horien artean, migrazioa, gatazka armatuak eta eragiten duten errefuxiatu kopuru handia, bestelako erlijio eta ideologien eragina. Erronka horiek zalantzak eta kezkak sortzen dituzte, baita mendebaldeko balore tradizionalak (europarrak) neurtu ere: giza eskubide unibertsalak, askatasun konstituzionalak, tolerantzia, prebentzioa eta diskriminazioaren aurkako borroka.

Horrela, eskolek (eta bere irakasleek), hezkuntza erakunde diren heinean, hainbat eginkizunei aurre egin beharko diete: zein tresna eman behar dizkiegu gure ikasleei bere burua prestatu eta gaitzeko, gizarte globalizatu honetan bere rola garatu dezaten? 

Mendebaldeko Europako herrialde gehienetan, eskola-programak konpetentzia kognitiboak lortzeko prozesura egokituta daude, ikasketa plan jakin eta ikasgai estandarizatu batzuen bidez. 

Baina, nola trebatu irakasleek bere ikasleak? Zein izan beharko litzateke bere ekarpena?

Horixe da programa honen muina osatzen duena, hainbat ikastetxeen elkarlanaren bidez lortu nahi dena: Leidengo Bonaventura Eskola, Bremengo Lilienthal Gymnasium-a, Cagliariko Liceo Classico-a eta Donostiako La Anunciata Ikastetxea.

  1. Ikasleen prestakuntzan bi garapen ildok bat egingo dute:
    • Gizarte globalizatu honetan bete beharreko rolerako trebakuntza , zeharkako konpetentzia eta trebetasunen garapenaren bidez, hala nola, pentsamendu kritikoa, arazoen konponbidea, analisia, ikerketarako jarrera, sormena, jakin-mina, eraberritzeko abilezia, iniziatiba, planifikazioa, perseberantzia, enpatia, harreman sozialetarako sena eta bestelakoak (ikus 2013ko azaroan Bangkoken egindako UNESCOren konferentziaren emaitzak). Europar Konpetentzietako Erkidego Esparruaren (CFEC)  konpetentziak jarraituko dira;
    • Jarrera eta baloreen garapena, Europako moral berriari ekarpen konstruktiboa egiteko, errespetuan, tolerantzian, harreman aldakorren zentzuan eta kultura berrien gaineko jakin-minean oinarritutakoa. Garrantzitsua da kultura eta jatorri desberdineko ikasleak elkarrekin hitz egiten eta komunikatzen ikastea.
    Europar Hiritartasunerako Ikasleak Trebatzen proiektuan, parte hartzen duten eskolek jatorri desberdineko ikasleak estimulatzen dituzte eztabaida etikoetan ellkarlanean aritzeko, zeharkako trebetasun horiek garatzeko asmoz. Lau herrialdeetako 15/16 urteko ikasleek 8 bat laguneko taldeak sortuko dituzte, landutako gaia bai ikasketa birtualaren (komunitate on line) bai ikasle-trukearen bidez sakondu ahal izateko. Gainera, egoera sozial jakin batzuei buruzko ekimenak lortzeko lan eginten ari dira: mahai-inguruak gazte zentroetan, erakusketak, ikaskideentzako argitalpenak tokian tokiko egunkarietan, eta abar.
  2. Parte hartzen duten lau eskoletako irakasleek komunitate on line batean eta zuzeneko trukean lan egingo dute elkarrekin. Gai etikoei buruzko ikasketa pertsonalizatu baterako metodologia garatzen ari dira. Talde batek zehar konpetentziei zuzendutako metodologian jarduten duten bitartean, bestea eztabaida etikoak eskoletako ikasketa planetan nola sartzeaz arduratzen da. Zehar konpetentzien ebaluazioa metodologiaren alde garrantzitsua da, baita hori portafolioan nola barneratu daitekeen ere. Metodologia hau  bigarren hezkuntzako zentro guztietan erabilgarria izan beharko litzateke. Horrela,  kongresu nazional zein internazionaletan aurkezteko asmoa dago,  baita eskola guztientzako plataforma digitaletan eskuragai egoteko ere.   

Proiektu honen metodologiaren oinarri direnez gero, bai motibazioaren gaineko bai ikasleen trebetasunen efektuei buruzko ikerketa zientifikoa burutuko da Leidengo Unibertsitateko Goi Mailako Hezkuntza Eskolaren ikuskaritzapean (ICLON)

Metodologiak, “jardunbide egokien” deskribapenak eta ikerketaren txostenak tokiko eta nazioarteko konferentzien eta ezagutza trukerako plataformen bidez  (aan Zet Eskola, "Talentstimuleren.nl ", Leraar2020, Leerling2020, eta abar) jakitera emango dira.