Spain

Communication manager

Mr.
La Anunciata Ikastetxea – FEFC, Pasaia, Basque Country, Spain

Pasaia eta Donostia

Gure eskola Donostian dago kokatua eta Pasaia hiriarekin muga egiten du. Izan ere, bertakoak izango dira eskolak dituen dituen ikasle gehienak.

Donostia/San Sebastián

Donostia Gipuzkoako hiriburu administratiboa da, eta, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru lurraldeetako batean dago. Iberiar Penintsularen ipar-ekialdean dago, Frantziarekiko mugatik 30 kilometrora. Izan ere, Donostia-Baiona mugaz haraindiko ardatza Europar Batasunaren (EB) hego-mendebaldeko garapen sozial, ekonomiko eta turistikoko gune garrantzitsu bat da).

Donostia hiri ertaina da, eta 185.000 biztanle ditu gutxi gorabehera. Hirugarren sektoreko hiria da, turistikoa, nabarmenki komertziala, eta zerbitzuetara eta kongresuetara bideratua. Azken urteotan, Donostia zientziari, teknologiari, garapen iraunkorrari eta kulturari osoko laguntza emanda garatzen diren Europako hirien abangoardian kokatu da. 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu izanak hiriaren apustu irmo hori berresten du.

Donostia hiri ezin hobea da batetik bestera oinez ibiltzeko. Izan ere, hiri-banaketa ordenatua du eta, bertan, distantziak laburrak dira. Gainera, oinezkoentzako gune zabalak, bidegorriak eta pasealeku ederrak ditu, kosta-lerro osoan barrena, hiria mutur batetik bestera zeharkatzen dutenak.

XIX. mendetik datorkion nazioarteko turismo-tradizio handia duen hiri honek garraio publiko garbiaren eskaintza zabala du, ikono arkitektoniko handi bat, hala nola Kursaal Kongresu Jauregi eta Auditorioa, askotariko hotel-eskaintza, eta, batez ere, mundu osoan erreferente bihurtu den bereizgarri bat: sormen gastronomiko bikaina.
 

Pasaia

Gipuzkoako lurralde historikoaren ekialdeko kostaldean dago Pasaia, Donostiatik kilometro gutxira. Lau auzunek osatzen dute udalerria: xarma handiko Pasai Donibane eta Pasai San Pedro arrantza-auzoek eta hiri handien tankera duten Pasai Antxo eta Trintxerpe barrutiek. 

Ulia eta Jaizkibel mendien babesean daude lau auzo hiriek, inguru malkartsu batean, Pasaiako badiaren alde bietan. Bertan dago, hain justu, Gipuzkoako merkataritza porturik garrantzitsuena. 

Pasaiako kultur ondarea zabala da oso. Eraikinik ederrenak Pasai Donibanen eta Pasai San Pedron daude. Badiak banatzen ditu bi auzuneak, eta batetik bestera joateko bi aukera daude: itsasontziz ala errepidez, badia inguratu eta Lezo igarota. 

Argazki honetan, Pasaia ikus daiteke aurre-aurrean, eta Donostia hiria atzeko aldean