La Anunciata Ikastetxeak Erasmus+ proiektuaren emaitzak aurkeztu zituen

Iragan maiatzaren 18an, ostegunean, La Anunciata Ikastetxeak “Empowering Students to European Citizenship (ESEC)” proiektu aberasgarria aurkeztu zuen Donostiako Aquariumeko aretoan egindako ekitaldian. Bertan, Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetako, Donostiako Udaletxeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Kristau Eskolako  eta hezkuntzarekin loturiko hainbat instituzioetako ordezkari mordoa bildu zen.

Ekitaldiari arratsaldeko 18:00etan eman zitzaion hasiera, Kontxi Barrenetxea, Ikastetxeko zuzendariaren hitzekin, zeinak bertaratutakoen presentzia eskertzearekin batera, proiektuaren koordinatzaile den Diego López-Zuazori eman zion hitza. López-Zuazo jaunak Erasmus+ proiektuko gainerako irakasleen laguntzaz ESEC proiektuaren nondik norako orokorrak aurkeztu zituen, emaitza intelektualen garrantziari aipamen berezia eginez. Ekitaldiko hizkuntz aberastasunaren harira, agerikoa izan zen La Anunciata Ikastetxeko hizkuntza eta hezkuntza maila altua, euskaraz gain, gaztelera eta ingelera ere aditu ahal izan baitziren bertan.

Erasmus+ Europar Komisioak hezkuntzan berrikuntzak aurkezten dituzten proiektuei ematen dizkien diru-laguntzak dira. Proiektu hau, hain zuzen ere, “Empowering Students to European Citizenship”, ikasleak mugarik gabeko Europaren parte izateko heztea du helburu, beti ere, europar kontinentearen bereizgarriak izan diren balio eta printzipioak barneratuz eta egungo errefuxiatuen aferaren aurrean hainbat europar herrialdeek izan duten jarrera aztertuz.

Proiektuaren bigarren helburuetako bat XXI. mendeko gaitasunak garatzearena izan da, arazoen ebazpena, pentsamendu kritikoa edota sormena, besteak beste. Gaitasun hauen garatzea argi geratu zen batxilergoko bi ikasle talderen parte hartzearekin, irakasleen azalpenak moztu eta hauekin egindako bideo-antzerki labur baten ondoren, proiektuaren barruan martxan jarritako bi jarduera aurkeztu baitzituzten: “From 21st Century Skills to 21st Century Schools”, batetik, eta “A Copany Abroad”, bestetik.

Amaitzeko, proiektua irakasleen ikaskuntzarako ere baliagarria izan zela ikusi zen, lana bera, Professional Learner´s Community (PLC) deituriko metodologiaren arabera bideratu baita. Proiektua garatu duten bost irakasleak, hain zuzen ere, jarduera guztiak metodo hau jarraituz egin dituzte.

Proiektuaren emaitza guztiak, irakasleentzako esku-liburu batean bilduko dira Europako ikastetxe orok jarduera eta praktiken berri jakin nahi izanez gero kontsulta dezaten.

Ekitaldiak BCBL enpresako ikerketaren emaitzak aurkezteko ere balio izan zuen.

Hitzaldia ondoren, bertaratutakoek Bokado jatetxean luncha izan zuten, oraingoan modu lasai eta informalagoan, La Anunciataren proiektu europarrari buruz hitz egiten jarraitzeko aukera izanez.

Haize europarra dabil La Anunciata Ikastetxean.

Pasaia Conference

Pasaia, Spain