Bonaventura college-k La Anunciata Ikastetxea bisitatu du

Erasmus+ proiektuaren barnean, 2016ko apirilaren 21etik 28ra bigarren mugikortasuna izan zen. Bonaventura College-ko (Leiden) 24 ikasle Donostiara etorri ziren, lan eta ekintza interesgarriz betetako astea pasatzera.

Lanari dagokionez, “XXI. Mendeko gaitasunetatik, XXI. Mendeko eskoletara” proiektua jorratu zuten. Gaiari buruzko bakarkako gogoetak egin zituzten eta ondoren bikoteka egin zuten lana. Bikoteetatik laukoteetara pasa ziren eta hamabiko taldeetan ere bildu ziren, ikastetxe ideala diseinatzea helburutzat hartuta. Proiektu guztia lan kooperatiboaren metodologia jarraituz garatu zen, gehienbat bi teknika hauek erabiliz: bat, bi lau eta alderantzizko puzzlea.

Lanaren emaitza, ikasleek proposatutako eskola idealaren ideiak biltzen dituen aurkezpen bat izan zen. Aurkezpen onenaren taldeak, ikasle guztien aurrean aurkeztu zuen bere lana (ikusi bideoa) eta beraien ondorioak Bonaventura College eta La Anunciata Ikastetxeari helaraziko zaizkie.

Baina lanaz gain, egon zen ikastetxetik ateratzeko aukera. Ikasle eta irakasle guztiek, Donostiako udaletxean harrera izan zuten, Mª Luisa Garcia Gurrutxaga, hezkuntzako arduradunaren eskutik. Berak eskerrak eman zizkien bi ikastetxe eta ikasleei Erasmus+ europar testuinguruan egindako lanagatik.

Bestalde, ikasle holandarrek Donostia, Bilbo eta Vitoria-Gasteiz- ko inguruneak ezagutu zituzten, ikasle euskaldunen eskutik. Abentura guzti honi amaiera emateko, afari-festa bat ospatu zen La Anunciata Ikastetxean.

exchange-leiden-san_sebastian

Student Exchange Pasaia - Basque Country April 2016